Hasiera

'Baserria 1907'

Saioa

Biziraupen eta elkarbizitzako programa da, k2000-kFilmanova-k eta Continental-ek Euskal Telebistarentzat koproduzitua. Telebistako esperientzia paregabe honetan, familia bik denbora atzera egingo dute eta 1907.ean biziko dira sei astez. XX. mende hasierako euskal baserri baten kopia zehatza den etxaldean biziko dira, argindarrik, iturriko urik eta egungo ezein erosotasunik gabe.

Familiak

Orain mende bat zeuzkaten baliabide bertsuak dauzkate familiek, eta biziraungo badute, gogotik lan egin beharko dute eta euren arbasoen garaietara egokiro moldatu. Orduko arropak jantziko dituzte, kandelekin argiztatuko dira, beheko suan janaria prestatuko dute, abereak zainduko dituzte eta lurra landu beharko dute 1907an zeuden erremintekin.

Baserria 1907

Baserria 1907 saioak bi alderdi nagusi uztartzen ditu: pedagogia, batetik, eta entretenimendua, bestetik. Eta beste zailtasun erantsi bat ere badakar familia protagonistentzat: duela ehun urteko baserrietako bizi-baldintza gogorretan elkarrekin bizi beharra. Horretara ba, hemen ez dute historia ikasiko,  hemen historia bizi egingo dute.